Guretzako garrantzitsuena zaldienganako errespetua da, beraiek bizi daitezela hain eta modu naturalen batean. Horrela guk beraien konpainia eta lasaitasunez disfrutatu dezakegu.

Taldean eta libre bizi dira; ferra barik, errespetu osoz eta haien jarreraaintzat hartuta hezten ditugu.

Beraienganako errespetua

gallery/filosofia

Irakaskuntza hurbila, beldurrik gabe ikasi.

gallery/img_2204

Zaldien adiskidetasunaz gozatu eta beraien energia sentitzeko denbora eta pazientziarekin ikastea ezinbestekoa da.

Hamaika Izpin pausoz pauso ikasiko duzu, zure alboan egongo garelarik une orotan. Hemen biziko dituzu une polit eta ahaztezinak. Ez ditugu talde haundiak batzen edota zaldiz ibiltzeko teknikak bakarrik erakusten. Zaldiak ez dira makinak, emozioz betetako bizidunak baizik. Behin ikasita nola komunikatu eta konektatu zaldiekin, topera gozatuko duzu beraiekin.

Oinarrizko mailetako klaseetatik hasita, zaldian ibiltzea betidanik nahi izan duten pertsona horietari zuzenduta, ametsak egi bihurtzen.

Goi mailako klaseak edota mendi ibilbideak ere egiten ditugu, norberaren duintasunari egokituta.