Inoiz izan baduzu zaldiekin ibiltzeko gogorik baina ez bazara ausartu, hauxe da zure lekua.

Hamaika Izpin edozein maila eta pertsonetarako klaseak ematen ditugu, tratu hurbila eta maitasun osoz. Zure lehenengo hartu emana hain eta atseginena izateko.

 

klaseak

Mendi ibilaldiak

Ingurune paregabeak ditugu, disfruta itzazu zaldiz. Hainbat maila eta iraupeneko ibilaldiak ditugu. Urrutik bazatoz eta gurekin zaldiz ibili nahi baduzu, ostatu eta jatetzea aurkituko dizugu egun zoragarria igaro dezazun.

Yoga zaldiekin 

Lasaitu, arnasa hartu eta ahaztu zaitez zure arduerataz. Zaldiekin Yoga egitea eta beraiek transmititzen diguten pakeaz gozatzea paregabeko esperientzia da. Zatoz eta proba ezazu.

 

Apopilotza

Zure zaldia apopilo edukitzeko instalazioak prest ditugu. Gurea balitz bezala zainduko dugu, belar ugariko elikadura jaso eta beste zaldiekin taldean bizitzeko aukera izango du. Eguraldi txarrarekin batera gure zaldiak kortetan gordetzen ditugu, han ere beraien paddocka eta belar lehorra dituzte eskuragai.

Gure instalazioak zure eskura izango dituzu nahi duzunean etorri eta beraietaz gozatzeko.

 

 

 

Zaldi heziketa

 

Moxalak zein zaldi helduak lantzen ditugu hezikera natural batean, ahal eta izakera lasai eta motelena izan dezaten.

Zaldiaren jabearekin lan egitea ere oso garrantsitzua da, ugazaba ikas dezan nola komunikatu eta lan egin bere zaldiarekin.

 

Aholkua

gallery/brown

Zaldi bat erostekotan bazaude lagunduko zaitugu. Amerikako arrazetako zaldiak hazten ditugu (American Quarter Horse eta American Paint Horse) baina edozein motako zaldia aurkitu dezakegu. Zaldia aurkitu ondoren, gure zerbitzuak eskaitzen ditugu egun batzuk gurekin edukitzeko, zaldia lantzeko eta konfidantza osoz frogatu dezazun erosi baino lehen.

Zaldi on bat zure kidea izango duzu urte askotarako, erosi ezazu kontuz.

 

 

 

gallery/paseos
gallery/img_2538
gallery/fullsizerender 6
gallery/fullsizerender 2
gallery/brown
gallery/brown
gallery/img_2444
gallery/unai

Coaching 

gallery/3220757b-28c6-4e46-9984-2a5f8df96180

 Coaching zaldiekin egiteko ez gara zergaitik zaldi gainera igo behar, baizik eta beraien laguntzaz, trasladatuko gaituzte hune honetara.

“Orain eta hemen”

Zaldien bitartez, gure egunerokotasunean murgilduko gara, gure barruan gorderik ditugun emozioak pil pilean jarriko dituen hune honetara ekarriko gaituzte.